XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zarata haren erdian:

- Kukurruku! -kantatu zuen oilarrak.

Inguruko guztiak harritu egin ziren eta aurreko etxean argi bat piztu eta dena egin zuten.

Denak harritu ziren gau hartan, izan ere, oilarrek ez baitute kantatzen gauaren erdian...

Kroko bere ezkutalekura joan zen eta erbinudeak egindako hozkadak handiak ziren begiratu zuen.

Min pixka bat ematen zioten urradura haiek, baina ez zen gauza handia.

Gainera, orain bazuen beste abentura bat kontatzeko!

Kroko eta erbinudea oso lagunak egin ziren gero. Munduko beste muturra bilatzera elkarrekin joan zirenean, baina hori beste istorio bat da... beste liburu bateko kontua...